ESKOLA SAIOETARA ETORTZEA

Ikasle ofizialek orduan eta justifikatu gabeko huts egiterik gabe joan behar dute eskolara. Baimendutako justifikatu gabeko hutsegiteen gehieneko kopurua ikasturtean emango diren eskola-ordu guztien ehuneko 25ekoa izango da. Baimendutako hutsegiteen erdira iritsi diren ikasleen zerrenda aldizka argitaratuko da HEOko leihoetan, eta aipatutako gehienekora (ehuneko 25) iristen direnean, idatziz jakinaraziko zaie. Adinez txikikoen kasuan, hutsegiteen gehieneko kopuruaren erdia gainditu delako komunikazioa idatziz ere bidaliko zaie guraso edo tutoreei.

 

Hutsegite guztiak egiten badituzte, ikasle ofizialek eskolara joateko eskubidea -nahiz eta ez duten matrikulatu ziren taldearekin azterketa egiteko eskubidea galduko- eta hizkuntza horretako matrikula ofiziala egiteko lehentasuna galduko dituzte. Gainera, A1 eta B1.1 mailetan, ikasleak ebaluazio jarraia izateko eskubidea galdu egingo du (AGINDUA, 2012ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Erregimen Bereziko Hizkuntza Ikasketak ebaluatu eta egiaztatzea arautzeko dena. 7. artikulua)

 

Adinez nagusi diren ikasleen hutsegiteen justifikazioa ikasleak berak egin behar du, edozein lan-harremanetan eskatzen direnen antzeko ziurtagiriak aurkeztuta. Ikasleak irakasleari emango dio ziurtagiria eskolara itzultzen denean, edo, luzaroan bertaratu behar ez badu, absentzia hasi eta bi aste igaro aurretik.

 

Adin txikiko ikasleen hutsegiteak gurasoek edo tutoreek justifikatu behar dituzte. Guraso edo tutoreren batek ikasleren baten huts egiteak behin eta berriz eta irizpiderik gabe justifikatzen dituela uste bada, ikasketa-buruak bestelako ziurtagiriak aurkezteko eskatu ahal izango dio.

 

Adinez txikia den ikasleak klasea bukatu baino lehen atera behar izanez gero, gurasoek edo tutoreek sinatu beharko diote horretarako baimena.

 

Irakasleen balizko hutsegiteen kasuetarako, adinez txikia den ikaslearen guraso edo tutoreei bidaliko zaie baimen bat kasu horietan eskolatik atera ahal izateko, gainontzeko ikasleen modura, Baimen hori behar bezala sinatuta bueltatu beharko dute eskolara.

 

Ahal den guztietan, irakaslearen hutsegitea SMS baten bidez jakinaraziko zaie guraso edo tutoreei, beraiek emandako telefonora bidalita.