EUSKARA HIZKUNTZA ESKAKIZUNAREN BALIOKIDETZA

Ikasturtean zehar HABE, OSAKIDETZA, HAEE, ERTZAINTZA edo HEZKUNTZAren Euskara-Mailak egiaztatzeko gaitasun-probak gainditzen dituzten Euskaran matrikulatutako Eskolako ikasle ofizialek Hizkuntza Eskolako A2, B1, B2 edo C1 mailekiko BALIOKIDETZA eska dezakete ikastaroaren lehenengo hiruhilabetean edo, agiria lortu berria bada, agiria lortu eta hilabetearen barruan. Horretarako, Eskolako Idazkaritzan eskatu eta Euskara-Maila egiaztatzeko gainditutako gaitasun-probaren jatorrizko Ziurtagiria eta eskaera aurkeztu beharko dituzte. Halako kasuetan, Eskola ziurtagiriaren notan EZ da agertuko GAI, baizik eta BALIOKIDETUA.

 

Hizkuntza Eskoletako ziurtagiria eskatzeko, ikasleek Hizkuntza Eskoletako probak gainditu beharko dituzte Baliokidetza eskatu barik. Horiek jakin behar dute ezin dela aurkeztu diren deialdi baten baliokidetza eskatu.

 

Horretaz gain, HABE, OSAKIDETZA, HAEE, ERTZAINTZA edo HEZKUNTZAren Euskara-Mailak egiaztatzeko gaitasun-probak gainditu dituzten ikasleek Hizkuntza Eskolako hurrengo mailara aldaketa eska dezakete; hau da, B1, B2 edo C1-era dagokion modura, baina eskatutako mailan plaza librerik egonez gero baino ez da onartuko. Edonola ere, ikasleek KONTUTAN HARTU BEHARKO DUTE eta EUREN ERANTZUKIZUNAREN MENPE eskatutako maila hasita dagoela.

 

Behin ikasleak maila aukeratuta eta onartuta, gero EZIN izango du maila aldaketarik egin.

Euskara Hizkuntza Eskakizunaren Baliokidetza Eskaera (Inprimakiak)