DEIALDIAK

Ikasle Ofizialak

 

Ikasle ofizialek ikasturte batean azterketa deialdi bi izateko eskubidea dute.

Aurrez aurreko modalitateko ikasleak ezin izango dira matrikulako kurtso berean birritan baino gehiagotan. Salbuespen gisa, irakasle egokiak proposaturik eta ikasleak hala eskaturik, zuzendariak baimendu egin dezake hirugarrenez matrikulatzea (Aparteko Deialdia), oinarrizko mailarako muga 4 urtekoa delarik (A1 eta A2); 6koa, bitarteko mailetarako (B1.1, B1.2 eta B2) eta 3koa, maila aurreratuetarako (C1) (AGINDUA, 2012ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Erregimen Bereziko Hizkuntza Ikasketak ebaluatu eta egiaztatzea arautzeko dena. 2. artikulua)

 

 

 

Ikasleak, deialdi guztiak ikasturtea gainditu gabe amaituz gero ofizialtasuna galduko luke suspenditutako hizkuntza horretan, azterketak modu librean egiten jarraitzeko aukera izanik.

 

Ikasle Libreak

Ikasle libreek ikasturte batean azterketa deialdi bakar bat izateko eskubidea dute.

 

Ikasle librearentzat ez dago deialdi mugarik.