EBALUAZIOA ETA ZIURTAGIRIA

Ebaluazioa ikaslearen ikas-prozesuko beste elementu bat da. Ebaluazio mota ezberdinak daude.

 

- Diagnostikoa egitekoa: ikasleak zer dakien zehazteko. Ikasturtea hasi baino lehen ikasleak autoubikazio proba egin lezake dagokion mailan kokatzeko.
- Aurrerapena ebaluatzekoa: ikasleak aurrera nola egiten duen ikusteko. Honetarako, autoebaluazioa egiteko eta bere burua zein mailatan dagoen ikusteko oso erabilgarria da Hizkuntzen Europako Portfolioa.
- Jakintzakoa: proposatutako helburuak bete diren egiaztatzeko. Europako Kontseiluak Erreferentzi Marko Europar Bateratuan proposatzen dituen helburuak trebetasun guztietan lortu dituen ikusteko. Helburuok, hizkuntzen ikaskuntzarako gaitasun linguistiko komunikatiboan oinarritutako ereduan agertzen dira.

 

Normalean, ikasturte erdirantza balio ofizialik ez daukan proba-eredu bat egiten da (Oinarrizko Mailako eta Tarteko Mailako 1. Urratsetako ikasleek derrigorrez egin behar dute proba-eredu hau ofizialtasuna galdu ez badute).

 

Oinarrizko Mailako eta Tarteko Mailako 1. Urratseko azken ebaluazioa sail bakoitzak erabakitakoaren arabera egingo da.


Oinarrizko Mailako eta Tarteko Mailako 1. Ebaluazioa pdf

 

 

Oinarrizko Mailako 2. Urratseko eta Tarteko Mailako 1. Urratseko azken ebaluazioa Jakintzakoa izango da eta ikasle ofizialei Oinarrizko Mailari (A2) eta Tarteko Mailari (B1) dagokion ziurtagiria eskuratzeko aukera emango die.

 

Tarteko Mailako 2 eta Maila Aurreratuko azken ebaluazioa Jakintzakoa izango da eta Tarteko Mailako 2ri (B2) eta Maila Aurreratuari (C1) dagokion ziurtagiria eskuratzeko aukera emango du.

 

Ziurtagiria eskuratzeko, ikasleak berariazko proba batzuk egin beharko ditu. Euretan eskatutako ulertze-trebetasunak (ahozkoa eta idatzizkoa) eta adierazpen-trebetasunak (ahozkoa eta idatzizkoa) neurtuko dira eta emaitza GAI / EZ GAI izango da. Objektibotasuna eta ikasle guztien aukera-berdintasuna bermatzeko, proba hauek berdinak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko HEO guztietan.

 

Ikasle libreak

 

Ikasle libreek deialdi bakarra izango dute ikasturteko (ekainean). Informazioa azterketen egutegian bilatu. Ikasle libreak nahi adina aldiz aurkez daitezke azterketa-deialdietara inolako mugarik gabe.

 

Ikasle ofizialak

 

Ikasle ofizialak ezin izango dira matrikulako kurtso berean birritan baino gehiagotan. Salbuespen gisa, irakasle egokiak proposaturik eta ikasleak hala eskaturik, zuzendariak baimendu egin dezake hirugarrenez matrikulatzea, oinarrizko mailarako muga 4 urtekoa delarik (A1 eta A2); 6koa, bitarteko mailetarako (B1, B2.1 eta B2.2); eta 3koa, maila aurreratuetarako (C1) (AGINDUA, 2012ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Erregimen Bereziko Hizkuntza Ikasketak ebaluatu eta egiaztatzea arautzeko dena. 2. artikulua).

 

Ikasle ofizialak deialdi edo aukera guztiak bukatu eta ikasmaila gainditzerik lortu ezean, besterik gabe galduko du ofizialtasuna ikasten diharduen hizkuntzan. Hala ere, ikasle libre eran azterketetara aurkezten jarraitu ahal izango da.