ESPEDIENTE LEKUALDAKETA

1.- Hizkuntza-eskola ofizial batean matrikulatutako pertsonek eskubidea izango dute haien espedientea beste hizkuntza-eskola batera eramatea eskatzeko, etxez aldatzeagatik, lantokiz aldatzeagatik edo ikasketak beste leku batean egingo dituztelako, edo espedientea jasoko duen eskolako zuzendaritza-taldearen iritziz egokia den beste arrazoi bategatik. Horrela, matrikula lekualdatzea eskatuz gero, hizkuntza-eskola ofizial berrian ikasle ofizial izaten jarraitzeko eskubidea
izango dute ikasle ofizialek.

2.- Aurreko ikasturtean beste hizkuntza-eskola ofizial batean erregimen ofizialean matrikulatuta egondako ikasleek ikasturte jakin baterako espedientea lekuz aldatzea eskatzen badute, oro har, dagokion ikasturteko ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesuaren bidez egin beharko dute.

3.- Behin ikasleak onartu eta matrikulak egiteko prozesua amaitu ondoren, eskolak hasten diren lehenengo egunetik aurrera eska dezakete ikasleek espedientea lekualdatzea, betiere, artikulu honen 1. atalean zehaztutako arrazoi justifikatuei jarraiki. Horrelakoetan, eskatzaileak hizkuntza-eskola berriko eskoletara joan ahal izateko, ezinbestekoa izango da bertan plaza hutsak egotea dagokion hizkuntzan, mailan eta kurtsoan. Plaza hutsik ez badago, matrikulari uko egin diezaioke, edo bere kasa ikas dezake eta txanda ofizialerako azterketa egin. Edonola ere, ez du ordaindutako prezio publiko osoa edo haren zati bat bueltan jasotzeko eskubiderik izango.

4.- Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 27. artikuluan xedatutakoaren arabera, espediente akademikoa beste eskola batera aldatzeko eskubidea izango dute ekintza terroristen ondorioz kalte fisiko edo psikofisiko larriak jasan dituzten pertsonek, haien ezkontideek edo horren antzeko afektibitate-harremana izan eta bizimodua elkarrekin egin ohi duten pertsonek, haien seme-alabek edo legez familian hartutakoek, kalte pertsonal larriak jasan dituztenen gurasoek eta terrorismoaren mehatxupean egotearen ondorioz egoitzaz aldatu behar izan duten pertsonen seme eta alabek; ekintza hori jazo zen ikasturtean barrena eskatu ahal izango dute lekualdatzea.

5.- Aurreko paragrafoan aipatutako kasuetan izan ezik, ez da baimenik emango ikasturteko hirugarren hiruhilekoan matrikula lekuz aldatzeko.

6.- Matrikula lekuz aldatu behar bada, eta xede eskolak hala eskatuta, ikaslearen espediente akademikoa bidaliko dio jatorrizko eskolak xede eskolari. Gainera, ikasturtea amaitu aurretik espedientea lekuz aldatu nahi bada, jatorrizko ikastetxeak emandako egiaztagiri akademikoa aurkeztu beharko du ikasleak ikastetxe berrian. Xede-eskolak espediente akademikoa eta lekualdatzearen jakinarazpena jasotzen dituenean, matrikula behin betikotzat joko da. Prozedura hori guztia egin beharrean, telematikoki izapide daiteke espedientea, hezkuntzaren alorrean eskumena duen sailak adierazi bezala.

7.- Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizial batetik bestera matrikula aldatu nahi dutenek ez dute ezer ordaindu behar horregatik. Gerta daiteke, hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizial batean matrikulatzeko prezio publikoa ordaindu duen pertsona batek beste autonomia-erkidego bateko hizkuntza-eskola ofizial batera aldatu nahi izatea haren matrikula. Egoera horretan, ikasleak ez du eskubiderik izango ordaindutako prezio publiko osoa edo haren zati bat bueltan eskatzeko. Halaber, beste autonomia-erkidego bateko hizkuntza-eskola ofizial batean matrikulatzeko prezio publikoa ordaindu duen ikasleak haren matrikula Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizial batera ekartzea eskatzen badu, ikasleak ez du beste ezer ordaindu beharrik izango.

Lekualdaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizial batetik Zallako HEO-ra edo Zallako HEO-etik beste autonomia-erkidego bateko hizkuntza-eskola ofizial batera eskatzeko interesa duen ikasleak faxez, posta elektronikoz edo posta arruntaren bidez (beti ere NAN-aren kopia bat gehituz), edota eskaera inprimakia betetzeko Eskolako Idazkaritzan bertaratuz egin dezake.

Espediente Lekualdatzeagatik Baja (Inprimakiak)

        

Espediente Lekualdaketa (Inprimakiak)