IRAKASKUNTZA MOTAK

IKASLE OFIZIALAK

Ikasle ofizialek klasera erregulartasunez joateko eskubidea eta obligazioa dute.

 

Aurrez aurreko modalitateko ikasleak ezin izango dira matrikulako kurtso berean birritan baino gehiagotan. Salbuespen gisa, irakasle egokiak proposaturik eta ikasleak hala eskaturik, zuzendariak baimendu egin dezake hirugarrenez matrikulatzea (Aparteko Deialdia), oinarrizko mailarako muga 4 urtekoa delarik (A1 eta A2); 6koa, bitarteko mailetarako (B1, B2.1 eta B2.2) eta 3koa, maila aurreratuarako (C1) (AGINDUA, 2012ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Erregimen Bereziko Hizkuntza Ikasketak ebaluatu eta egiaztatzea arautzeko dena. 2. artikulua)

 

 

 

Ikasleak, deialdi guztiak ikasturtea gainditu gabe amaituz gero ofizialtasuna galduko luke suspenditutako hizkuntza horretan, azterketak modu librean egiten jarraitzeko aukera izanik.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero ikusi matrĂ­kula ofiziala.

IKASLE LIBREAK

Ikasle librea Hizkuntza Eskola Ofizialean Oinarrizko Maila, Tarteko Maila edo Goiko Maila agiriei dagozkien frogak egiteko soilik matrikulatzen dena da.

Ikasle libreek ikasturte batean azterketa deialdi bakar bat izateko eskubidea dute.

Ikasle librearentzat ez dago deialdi mugarik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi matrikula librea.