ARAUTEGI OROKORRA

Ikasleek, ofizialek zein libreek, Eskolan eta hezkuntza sisteman indarrean dauden arauak ezagutu beharko dituzte (ondoren zehazten dira):

 

  • EBAZPENA, 2014ko uztailaren 2koa, Ikastetxeen zuzendariarena.Honen bidez, Euskal Autonomia erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako aurrez aurreko eta semipresentziazko hizkuntza ikastaro ofizialetan ikasleak 2014-2015 ikasturterako onartu eta matrikulatzeko prozedura deitzen da.
  • EBAZPENA, 2012ko azaroaren 27koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako proba libreen deialdia arautu eta probak nola egingo diren finkatzekoa.
  • Agindua, 2012ko maiatzaren 15ekoa, Erregimen Bereziko Hizkuntza Ikasketak ebaluatu eta egiaztatzea arautzeko dena.
  • Hezkuntzako 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa.
  • Erregimen bereziko hizkuntzen irakaskuntzako curriculumaren oinarrizko aspektuak ezartzen dituen 1629/2006 Errege Dekretua, abenduaren 29koa (2007ko urtarrilaren 4ko EBO).
  • Agindua, 2013ko uztailaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetan ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko deialdia arautzen duena. 
  • 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Barekatuko mailekin parekatzeko dena.
  • 46/2009 Dekretua, otsailaren 24koa. Honen bidez, araubide bereziko hizkuntza-ikasketen mailetako - oinarrizkoa, tartekoa, aurreratua eta gaitasun maila - curriculuma ezartzen da eta ikasketa horiek Euskal Autonomi Erkidegoan jartzen dira.
  • 201/2008 Dekretua, abenduaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzkoa.
  • 1/2019 Dekretua, urtarrilaren 11koa, Araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzako B1 eta B2 tarteko mailak eta C1 eta C2 maila aurreratuak ofizialki egiaztatzeko probei aplikatzen zaizkien oinarrizko ebaluazio-irizpide komunak ezartzen dituena (BOE: 2019-01-12).
  • Zallako Hizkuntza Eskola Ofizialeko Antolaketa eta Jarduera Araudia.
  • Bizikidetza Plana.
  • Euskarazko tituluen arteko baliokidetzak.