IKASKETA PLANA

Erregimen bereziko hizkuntzen irakaskuntzako curriculumaren oinarrizko aspektuak ezartzen dituen 1629/2006 abenduaren 29ko Errege Dekretuak, eta araubide bereziko irakaskuntzak finkatzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko 26/2009 otsailaren 24ko Dekretuak, irakaskuntza hauek lau maila izango dituztela erabakitzen dute:

 

  • Oinarrizko Maila: ikasturte bi dauzka (A1 eta A2).
  • Tarteko Maila: ikasturte hiru dauzka (B1, B2.1 eta B2.2).
  • Goi Maila: ikasturte bat dauka (C1).

 

Aipatutako Dekretuek maila bakoitzari dagokion ziurtagiria zehazten dute:

  • Oinarrizko Maila 1: 1. Oinarrizko Mailaren ziurtagiria (A1).
  • Oinarrizko Maila 2: 2. Oinarrizko Mailaren ziurtagiria (A2).
  • Tarteko Maila 1: 1. Tarteko Mailaren Ziurtagiria (B1).
  • Tarteko Maila 2: 2. Tarteko Mailaren Ziurtagiria (B2).
  • Goi Maila: Goi Mailaren Ziurtagiria (C1)

 

Maial hauen curriculumek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren A1, A2, B1, B2 eta C1 mailei dagozkien konpetentziak hartzen dituzte erreferentziatzat


Plan zahar eta berriaren arteko baliokidetasunak dekretu hauetan agertzen dira zehaztuta:


1629/2006 Errege Dekretuaren III. Eranskinean  

eta 46/2009ko Dekretuko lehengo xedapen gehigarrian