MATRIKULA OFIZIALARI UKO EGITEA

GOGORATU IKASLE BATI APARTEKO DEIALDIA EGI¬TEKO AUKERA EMAN BAZAIO, ETA HORRI UKO EGITEN BADIO ARRAZOI JUSTIFIKATURIK GABE, EZIN IZANGO DUELA BERRIZ APARTEKO DEIALDIARIK ESKATU HURRENGO IKASTURTEETAN HIZKUNTZA ETA KURTSO BERERAKO.

a) Ikasturtearen hasieratik abenduaren 31era arte (eskaera Gabonetako oporrak baino lehen aurkeztea gomendatzen da). Epe honetan, uko egite guztiak ONARTUKO dira, hala ere, justifikatuta egon daiteke edo ez.
Epe honetan uko egitea eskatzearen ondorioak hauexek dira:

  1. Eskola saoietara Etortzea: Eskola saioetara joateko eskubidea GALTZEN da, beraz, ikaslea ezin izango da eskola saioetara etorri.
  2. Azterketetara Etortzea: Uko egitea eskatzen den ikasturteko 2 deialdien (Ekainean eta Irailean) azterketetak egiteko eskubidea GALTZEN da, baina deialdiak EZ dira GALTZEN.
  3. Ofizialtasuna: Eskolako Zuzendaritzaren iritziz, uko egitea BEHAR BEZALA JUSTIFIKATUTA badago , EZ da Ofizialtasuna galduko datorren ikasturterako, baina ikasleak hurrengo ikasturtean matrikulatu beharko du. Aitzitik, uko egitea BEHAR BEZALA JUSTIFIKATUTA EZ badago Eskolako Zuzendaritzaren iritziz, Ofizialtasuna galduko da datorren ikasturterako eta ikasleak baremazio-prozesuan berriro parte hartu beharko du, matrikulatu nahi badu hurrengo ikasturtean.
  4. Matrikula Librea: Ikasleak, uko egin duen hizkuntzan matrikula librea egin dezake, baina uko egin bazuen eta uko egitea onartu zitzaion eta justifikatuta zegoen Ofizialtasuna galdu barik, matrikula librea egingo balu, Ofizialtasuna galduko luke.

b) Urtarrilaren 2tik apirilaren 30era arte. Epe honetan BAKARRIK, Eskolako Zuzendaritzaren iritziz, BEHAR BEZALA JUSTIFIKATUTA dauden Matrikula Ofizialari uko egiteak ONARTUKO dira, arrazoi horien artean, gaixotasun larria, istripu garrantzitsua, beste edozein gorabehera larri eta ustekabeko gertatu bada edo bizileku-aldaketak, lantoki-aldaketak, beste ikasketa ofizial batzuk egiten diren lekuaren aldaketak, etab.
Uko egitea, Eskolako Zuzendaritzaren iritziz, BEHAR BEZALA JUSTIFIKATUTA EZ badago, EZ da ONARTUKO.
Epe honetan uko egite ONARTUentzako ondorioak hauexek dira:

  1. Eskola saoietara Etortzea: Eskola saioetara joateko eskubidea GALTZEN da, beraz, ikaslea ezin izango da eskola saioetara etorri.
  2. Azterketetara Etortzea: Uko egitea eskatzen den ikasturteko 2 deialdien (Ekainean eta Irailean) azterketetak egiteko eskubidea GALTZEN da, baina deialdiak EZ dira GALTZEN.
  3. Ofizialtasuna: EZ da Ofizialtasuna galduko datorren ikasturterako, baina ikasleak hurrengo ikasturtean matrikulatu beharko du.
  4. Matrikula Librea: Uko egitea, matrikula librearen epea hasi baino lehen erabakitzen bada, Ikasleak, uko egin duen hizkuntzan matrikula librea egin dezake, baina Ofizialtasuna galduko luke.

Uko egitea ONARTZEN EZ bada, ikaslea, Eskolako ikasle ofiziala da eta, ondorioz, eskola saioetara erregulartasunez joan beharko du eta dagozkion azterketak egin beharko ditu.

c) Maiatzaren 2tik aurrera. Epe honetan uko egitea SOILIK ONARTUKO da behar bezala justifikatutako istripu edo gaixotasun larria badago, eta erabat ezinezkoa bada ikaslea ebaluazioaren azken probetan egotea, baldin eta oraindik ez badu probetakoren bat egin.
Uko egitea, aipatutako arrazoiengatik ez bada, EZ da ONARTUKO.
Epe honetan uko egite ONARTUentzako ondorioak hauexek dira:

  1. Eskola saoietara Etortzea: Eskola saioetara joateko eskubidea GALTZEN da, beraz, ikaslea ezin izango da eskola saioetara etorri.
  2. Azterketetara Etortzea: Uko egitea eskatzen den ikasturteko 2 deialdien (Ekainean eta Irailean) azterketetak egiteko eskubidea GALTZEN da, baina deialdiak EZ dira GALTZEN.
  3. Ofizialtasuna: EZ da Ofizialtasuna galduko datorren ikasturterako, baina ikasleak hurrengo ikasturtean matrikulatu beharko du.

Uko egitea ONARTZEN EZ bada, ikaslea, Eskolako ikasle ofiziala da eta, ondorioz, eskola saioetara erregulartasunez joan beharko du eta dagozkion azterketak egin beharko ditu.

OHARRAK:

* Edozein kasutan, ikasleak uko-eskabideari erantsi beharko dizkio arrazoia behar bezala eta inongo zalantzarik gabe ziurtatzen duten agiriak.

* Matrikulari uko egiteko adierazitako kasu bakarrean ere ez da eskubiderik emango ordaindutako prezio publiko osoa edo partziala itzultzeko.

* IKASLE BATI APARTEKO DEIALDIA EGI¬TEKO AUKERA EMAN BAZAIO, ETA HORRI UKO EGITEN BADIO ARRAZOI JUSTIFIKATURIK GABE, EZIN IZANGO DU BERRIZ APARTEKO DEIALDIARIK ESKATU HURRENGO IKASTURTEETAN HIZKUNTZA ETA KURTSO BERERAKO.

Matrikula Ofizialari Uko Egitea (Inprimakiak)