AHOZKO AZTERKETA EGITEKO ESKAERA

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko maiatzaren 15eko Aginduaren 5. artikuluaren 8. atalan xedatutakoaren arabera, kalifikazio-probak egin baina oinarrizko, bitarteko, aurreratua edo gaitasun maila lortzen ez duten ikasleek, gainditutako trebetasunei buruzko egiaztapen akademikoa eskatu ahal izango dute. Ikasleek duten eskubide hori bermatzeko, honako hau egingo da ahozko azterketan:

IKASLE OFIZIALAK

a) EKAINEKO deialdian, idatzizko proban ebaluatzen diren trebetasun guztiak gainditzen EZ dituzten B1.1eko ikasle ofizialek nahi izanez gero, ahozko proba egin dezakete, eta horretarako berariazko eskaera aurkeztu behar dutela idatziz, ezarritako epealdiaren barruan (normalean, idatzizko azterketen emaitzak argitaratu eta ondorengo 48 orduen barruan, edo 24 orduen barruan denbora eskasia balego). Argi eta garbi ohartaraziko zaie proba horren emaitza edozein dela ere EZ dutela jasoko dagokien mailaren egiaztagiria, beste trebetasunetako bat EZ baitute gainditu.

Gainontzeko ikasle ofizialek (B1.1ekoak ez direnek) idatzizko proban ebaluatzen diren trebetasun guztiak gainditzen EZ badituzte, EZIN izango dute ahozko probarik egin.

b) IRAILEKO deialdian, idatzizko proban ebaluatzen diren trebetasun guztiak gainditzen EZ dituzten ikasle ofizialei, probaren emaitzen berri ematearekin batera, dagokien mailaren egiaztagiria EZIN dutela eskuratu azalduko zaie. Horrez gainera, azalduko zaie trebetasunen batean ebaluazio positiboa lortu arren, hori EZ dela kontuan hartuko hurrengo deialdietan. Idatzizko proban ebaluatzen diren trebetasun guztiak gainditzen EZ dituzten ikasle ofizialek, nahi izanez gero, ahozko proba egin dezakete, eta horretarako berariazko eskaera aurkeztu behar dutela idatziz, ezarritako epealdiaren barruan (normalean, idatzizko azterketen emaitzak argitaratu eta ondorengo 48 orduen barruan, edo 24 orduen barruan denbora eskasia balego). Argi eta garbi ohartaraziko zaie proba horren emaitza edozein dela ere EZ dutela jasoko dagokien mailaren egiaztagiria, beste trebetasunetako bat EZ baitute gainditu, eta adieraziko zaie gainditutako trebetasunak EZ direla aintzat hartuko hurrengo deialdietan.

IKASLE LIBREAK

a) EKAINEKO deialdi bakarrean, idatzizko proban ebaluatzen diren trebetasun guztiak gainditzen EZ dituzten ikasle libreei, probaren emaitzen berri ematearekin batera, dagokien mailaren egiaztagiria EZIN dutela eskuratu azalduko zaie. Horrez gainera, azalduko zaie trebetasunen batean ebaluazio positiboa lortu arren, hori EZ dela kontuan hartuko hurrengo deialdietan. Halaber, ikasle horiei jakinaraziko zaie, hori guztia horrela izanik ere, nahi izanez gero ahozko proba egin dezaketela, eta horretarako berariazko eskaera aurkeztu behar dutela idatziz, ezarritako epealdiaren barruan (normalean, idatzizko azterketen emaitzak argitaratu eta ondorengo 48 orduen barruan, edo 24 orduen barruan denbora eskasia balego). Argi eta garbi ohartaraziko zaie proba horren emaitza edozein dela ere EZ dutela jasoko dagokien mailaren egiaztagiria, beste trebetasunetako bat EZ baitute gainditu, eta adieraziko zaie gainditutako trebetasunak EZ direla aintzat hartuko hurrengo deialdietan.

* Ahozko proba egitea behar den bezala eta ezarritako epealdiaren barruan eskatzen dutenei proba-deialdia bidaliko zaie, eskola bakoitzak zehazten dituen tokian, egunean eta orduan egiteko.

* Dagokien mailaren egiaztagiria eskuratzen EZ duten ikasleek ziurtagiri akademikoa eskatu ahal izango dute; ziurtagiri horrek jasoko du dagokion urteko deialdian zein trebetasun gainditu dituzten, ebaluazio positiboa lortuta.

Ahozko Azterketa Egiteko Eskaera (Inprimakiak)